Aitzol.eus

Sarrera

Han eta hemen ikusitako gauzak, ikasitakoak, oharrak, zirriborroak, galdu ez ditzadan, ahaztu agian, edo tarteka gogora ekartzeko soilik idatziak.

Mamia

Nitaz

Ogibidez elektrikaria, lantokian mantenimenduko teknikaria eta zenbaitetan suhiltzaile edo aztia izatera behartua. Etxean senarra, aita, sukaldaria, administratzailea eta ez dakit zenbat lanbide gehiago, hori bai, guztia aparteko laguntzaileekin. Kopetan Konpontzailea dioen txartel bat daukadala uste dut, ongi ez dabilen gauza orok nere eskuetan amaitu behar du, horrela izan da betidanik. Zaletasunik bat zehatzik ez. Mendizalea, naturazalea, kirolzalea, argazkizalea eta batez ere Linux eta Software Librearen zalea. Autodidakta. Experientzien bidez jasotako emaitzez baliatuz ikasten dut. Batzuetan gauzak apurtuz eta berriro hutsetik hasiz, erabat modu enpirikoan.